Urrian aurkeztu zuten Hizkuntza aniztasuna: askatasuna, berdintasuna eta demokrazia dokumentua. Hona hemen gako nagusiak:
Eskubideak eta betebeharrak. «Gaztelania ez diren berezko hizkuntzek gaztelaniari aitortzen zaizkion eskubide eta betebehar berak izango dituzte».
Ezagutza. «Eskubide horien artean, lehenik eta behin, ezagutu beharra dago. Eskubide eta betebehar berak aitortzeko, zentzuzko neurriak beharrezkoak dira hizkuntza horien ezagutza orokortua dagozkien lurraldeetara hedatzeko».
Izaera. «Estatuak, izatez eta eskubidez, dagokion izaera eleaniztuna bere gain hartu behar du legerian eta administrazioetan, konstituziotik hasita, pluraltasuna oinarri duen estatu eleaniztunerako bidea egiteko».
Ofizialtasuna. «Beharrezkoa da oraindik ofizialak ez diren berezko hizkuntzak ofizial bihurtzeko erreformak bultzatzea».
Gaztelania. «Gaztelaniak izan dituen eskubideak eta betebeharrak berezko beste hizkuntzetara zabaldu behar dira. Estatuko araudietan dagoen gaztelaniaren legezko inposizioa bertan behera utzi behar da».
Administrazioa. «Estatuko botereak ezin dira hizkuntzen sustapenean harresi izan. Hizkuntza desberdinen erabilera administratiboa ahalbidetu behar da».
GAKOAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu