GAKOAK

2019ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Memoria Historikoaren eta Demokratikoaren Legea egiteko aurreproiektua prestatu du Eusko Jaurlaritzak. Hona proposamenean txertatutako gako nagusiak:

1. Egia jakiteko eskubidea. Jaurlaritzak, ekintzak sustatzeaz gain, ikerketak bultzatuko ditu biktimak identifikatzeko eta «injustiziak» ezagutarazteko.

2. Justizia izateko eskubidea. Gogora institutua Justizia Administrazioarekin elkarlanean arituko da biktimen justizia eskubidea defendatzeko.

3. Biktimen aitortza eta erreparazioa. Biktimek eskubidea dute aitortza dokumentu pertsonalizatuak eta instituzionalak eskuratzeko. Aitortza neurriak hartu beharko dituzte erakundeek.

4. Dibulgazioa eta hezkuntza. Hausnarketa kritikoa helburu, herritarren partaidetza areagotzea izango da xede. Hezkuntzan tresna didaktikoak eskainiko dituzte.

5. Bilaketak eta identifikazioak. Pertsona desagertuak bilatzeko neurriak hartuko ditu Gogora institutuak. Baita gorpuak hobitik ateratzeko eta identifikatzeko ere.

6. Ikurrak. Memoria historikoaren aurka egiten duten elementuak kenduko dira, eta haren aurka egin duten pertsona fisiko eta juridikoek ez dute laguntzarik jasoko, ezta ekonomikoa ere.

7. Memoria erakundeen onarpena. Gizartea kontzientziatzen egiten duten lanarengatik eta biktimen babesarengatik, memoria historikoa lantzen duten erakundeen jarduerak sustatu eta onartuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.