GAKOAK

2019ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Auzipetuek, Dignidad y Justicia eta AVT akusazio partikularrek eta fiskalak egin dute akordioa.

Aitortza. AVTko abokatuak epaiketaren ostean esan du «biktimen erreparaziorako garrantzitsua» dela akusatuek «egindako delituak» aitortzea. 45ek «erakunde terroristako kide» izatea onartu dute, Arantza Zuluetak eta Jon Enparantzak, berriz, «erakunde terroristako zuzendaritzako kide» izatea.

Espetxea saihestu. Zuluetari 3 urte eta sei hilabeteko zigorra jarri diote, eta Enparantzari, berriz, bi urte eta zazpi hilabetekoa. Ondorioz, bost hilabetez sartuko dira kartzelan. Gainontzekoek, urte eta erdi eta bi urte arteko zigorra jasota, saihestu egingo dute espetxea.

Isunak. Aurreko zigor eskaeretan hainbatek pagatu behar zituzten isunak. Orain, soilik Fran Baldak eta Imanol Karrerak ordaindu behar dute, «kautela neurriak haustea» egotzita.

Inhabilitazioa. Fiskalak hiru urteko inhabilitazioa ezarri die auzipetuei. Askok lana edo postua gal dezakete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.