Telesforo Monzon Euskal Herrigintza Laborategiaren ezaugarri nagusiak aurkeztu zituzten atzoko ekitaldian.
1. Bisioa. «Euskal Herri burujabea, elkarkidetzan eta gizarte kohesioan nazioartean erreferentzia dena: askatasun demokratikoak, aukera berdinta- suna eta gizarte inklusioa ardatz dituen Euskal Estatu burujabea».
2. Misioa. Egitekoetako batzuk izango dira «Euskal Herriaren burujabetza egitasmoaren narratiba berria eraikitzea», «gai estrategikoetan eztabaida publikoak eragitea», «eragileak kalitatezko jakintzaz hornitzea», «koadro subiranistak formatzea» eta «inteligentzia kolektiboa saretzea».
3. Lan ardatzak. Laborategiaren lan ardatzak izango dira identitatea, globalizazioa, ongizatea eta lurralde kohesioa.
GAKOAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu