GAKOAK

2019ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hona Estrasburgoko Auzitegiak emandako ebazpenaren gakoak.

Epaileak. Zortzi epailek aho batez onartu dute Gorka Fraileren helegitearen aurkako ebazpena. Horien artean dago Maria Elosegi donostiarra.

Testuingurua. Frailek helegitea 2016an jarri zuen, ETA desegin aurretik. Auzitegiak ontzat jo du Espainiak urrunketa baliatzea garai hartan «ingurune terroristarekin» izan zezakeen harremana eteteko.

Senideekiko harremana. Ebazpenaren arabera, Frailek aukera du bere senideekin harreman «jarraitua» izateko, urrunduta egon arren.

Aurrekariak.Estrasburgok beste hirutan ukatu ditu urrunketaren aurkako helegiteak: Alex Zobaran, Jone Lozano eta Urko Labakarena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.