GAKOAK

2018ko azaroaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Rafael Jimenez Asensiok zenbait proposamen egin ditu, batez ere mediku espezialisten hautaketara bideratuta.

1. Araudia. 1997ko legeak hobekuntzak ahalbidetu arren, zenbait gairi heltzeko araudia aldatzeko beharra sumatzen du.

2. Errekrutatzea. Profil berriko langileak erakartzeko politikak: matematikariak, estatistikariak...

3. Planifikazioa. 2022ra arteko ildoak zehazteko, argitzea zenbat langile erretiratuko diren, zer behar egon daitezkeen eta zenbat profesional behar diren.

4. Kontratazio azkarrak. Hutsik geratzen diren lanpostuak «azkar» betetzeko sistema bat ezartzea proposatu du.

5Lan eskaintza publikoko deialdien oinarri orokorrak. Lau urteko epean, aldatu hautaketa prozesua —testak kendu, beste eredu bat jarri—, eta lehiaketa —merituen balorazioa—.

6. Epaimahaiak. Hautaketa prozesuetan trebatutako pertsonek osatzea: hiru-bost kide. Osakidetzako funtzionarioak zozketa bidez hautatzea, edota kanpoko adituak. Jokabide kodea sinatzea guztiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.