GAKOAK

2018ko urriaren 30a
00:00
Entzun
Salaketa. Aibak enpresak Lehiaren Euskal Agintaritzara jo zuen 2013. urtean.

Epaiak. 2016an Lehiaren Euskal Agintaritzak frogatutzat jo zuen zortzi enpresak «merkatua banatu» egin zutela, 2003-2011 eta 2013-2015 bitartean. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak epaia berretsi zuen, eta hezkuntza administrazioan jarri zituen begiak. Enpresa batzuek Espainiako Auzitegi Gorenera jo dute.

Zigortutako enpresak. Justizia Auzitegi Nagusiak jatorrizko zigorrak %60 urritu zituen, administrazioak iruzurrean nolabaiteko erantzukizuna zuela iradokiz. Honakoak dira isunak: Eurest Colectividadesi, 2,65 milioi euro; Auzo Laguni, 2,44 milioi euro; Gastronomia Cantabricari, 0,65 milioi euro; Gastronomia Vascari, 0,61 milioi euro; Tamar Las Arenasi, 0,44 milioi euro; Magui Sukalde Zentralei, 0,31 milioi euro; Goñi Sukalde Zentralei, 0,2 milioi euro; eta Eurest Euskadiri, 0,05 milioi euro.

Erabilitako sistema. Eskola jantokien zerbitzua irizpide geografikoen araberako kontratuetan banatuta zegoen: zortzi Camposekin, hamar Zelaarekin. Esleipenak bi fase zituen: zerbitzua emateko gaitasuna egiaztatu eta kontratua lortzeko lehiatu. Bada, ebatzi zuten enpresek kontratuak banatzen zituztela, elkarren artean lehiatu gabe, eta kontratuaren gehienezko prezioa eskatuz.

Erabiltzaileentzat gastua. Enpresen jokabide irregularraren ondorioz %30eko gainkostua eragin zen jantokiko kuotetan, El Mundo-k ezagutarazi zuenaren arabera. Hau da, zortzi urtez jantokira joan zen haur bakoitzeko 1.040 euro gehiago ordaindu ziren.

2015ean sistema aldatu. Eskola jantokien zerbitzua hemezortzi kontratutan banatu zuen Hezkuntza Sailak. Horrez gain, bestelako neurrien artean, administrazioak egiazta dezake bi enpresa aurkezten direla kontratu bakoitzeko, bestela atzera bota dezake. Urte bakarrean zazpi milioi aurreztu zituztela jakinarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.