GAKOAK

2018ko urriaren 24a
00:00
Entzun
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak 43 orrialdeko ebazpen batean eman zituen erabakiaren argudio juridikoak. Hauek dira epaiaren gakoetako batzuk.

Zigorren batuketa, geroagokoa. Epaimahaiak nabarmendu duenez, auzitara jo zuten presoak zigortu zituztenean, Espainiako legerian ez zen jasotzen zigorrak batzeko aukerarik. Gaineratu dute Auzitegi Gorenaren erabakiek ez dutela moldatu preso batek gehienez espetxean igaro beharreko urte kopurua.

Prozeduran, presoen aldeko epaia. Arlo batean eman diote arrazoia presoen abokatuei: Auzitegi Konstituzionalak presoen babes helegitea aztertzeari uko eginda, bidezko prozesu judizial bat izateko eskubidea urratu zien Espainiak.

Ez da Parot doktrina. Magistratuek preseski bereizi dituzte zigorren batuketari buruzko auzia eta Parot doktrina. Argudio nagusia da Parot doktrinak zigorren «aurreikusgarritasuna» kolokan jartzen zuela, eta horrelakorik ez duela egiten zigorren batuketari buruzko auziak.

Areto Handia edota Luxenburgo. Iker Urbinaren eta Haizea Ziluagaren esanetan, bi aukera dituzte orain: auzitegi bereko Areto Handira jotzea —hiru hileko epean— edota Luxenburgoko Justizia Auzitegira. Estrasburgoko auzitegian beste 40-50 eskaera dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.