Foro Sozial Iraunkorrak bost neurri zehaztu ditu espetxeen arloko «premiazko agenda» osatzeko.
Gaixo diren presoak. Foro Sozialaren ustez, arlo honetan aplikatuko diren politikek «humanizazio printzipioa» izan behar dute ardatz.
Gerturatzea. Oraingo politika gainditu eta «presoen familia ingurunetik gertu dauden espetxeetara benetan hurbiltzea» lortu behar da.
Gradu politika. Euskal presoen %92 lehen graduan daude sailkatuta. «Gradu progresioa aplikatuko den politika» galdegin dute, «eta ez eutsi delituen araberako edo espetxealditik at dauden baldintzen araberako politikari».
Zigorren pilaketa. Beste estatu batzuetan betetako zigorren kasuan, pilatzeko irizpidea «Europako araudiak eta ebazpenek ezarritakoa» izateko eskatu dute.
Eskumenak. Espetxe alorreko eskumenak euskal instituzioen esku uztea, eta espetxe zaintzaren ardura epaitegi naturaletara itzultzea.
GAKOAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu