Azken zortzi hilabeteetan euskal eragileekin izandako bilera sortako ondorioen berri eman du Foro Sozialak. Gakoak:
Bi estatuak. «Espainiako eta Frantziako gobernuen jarrera oztopatzailea da. Antzeko kasuetan erabili diren nazioarte mailako estandar guztiak hautsi dituzte. Armagabetze ordenatu bat gauzatzeko asmorik ez dutela baiezta dezakegu».
Alderdiak. «[Hegoaldean] Mahaian eseritzeko gaitasun falta dute alderdi politikoek. Iparraldean, 2014ko Baionako Akordioak erakusten duen moduan, desberdinen artean elkarrizketarako gaitasun handiagoa egon da».
ETA. «ETAk jarduera armatua utziz geroztik bost urte igaro diren honetan, ETAk euskal gizartearekiko, eragile instituzional, politiko, sindikal eta sozialekiko armagabetze prozesu bat abiatu behar du».
Epeak. «Azken faseari ekiteko garaia da, lehenbailehen erabateko armagabetze egoera batera igaro ahal izateko, armategien suntsiketa bidez. (...) Prozesua arrazoizko epe eta adostutako egutegi baten barruan gauzatu behar da».
Prozesua. «Prozesuan parte hartzen duten guztientzat segurtasun bermeak ezinbestekoak dira, baita arduraduninstituzionalen, alderdien zein gizarte zibileko eragileen eta nazioarteko komunitatearen parte hartzea ere».
Hiru ardatz. «Irtenbidea hiru ardatzen arteko akordioetatik soilik etorriko da: instituzioen, gizarte zibilaren, eta nazioarteko egiaztatze eta jarraipen batzordeen akordioetatik».
GAKOAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu