GAKOAK

2018ko azaroaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak emandako ebazpenaren gako nagusiak:

Murilloren adierazpenak, «bateraezinak». Ebazpenaren 65. parragrafoan, argi mintzo dira: Murilloren adierazpenek auzipetuekiko «aurreiritziak» azaleratu zituzten, eta horiek «bateraezinak» dira Murillok Bateragune auzia epaitzearekin.

Inhabilitazioa eteteko bideak. Epaiak ez ditu eten Diezen eta Otegiren inhabilitazioak. Kargu publikoetarako inhabilitatuta daude biak 2021. urtera arte. Auzitegi Konstituzionalean dago gai hori, tramitean.

Boto partikularra Diezen alde. Epaileetako batek boto partikularra eman du, Rafa Diezi kalte-ordaina pagatzea defendatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.