Gaixo larri direnak askatzeko eskatu du Gasteizko Udalak

Gasteizko atzoko udalbatza. RAUL BOGAJO / ARP.
2012ko abenduaren 29a
00:00
Entzun
Gotzone Lopez de Luzuriaga eta Jose Ramon Lopez de Abetxuko euskal presoak aske uzteko eskatu zuen atzo Gasteizko Udalak, EAJ, Bildu eta PSE-EEko zinegotzien aldeko botoekin; PPkoek kontra egin zuten. Gaixorik larri daude bi euskal preso horiek, eta Gasteizkoak dira. «Arrazoi humanitarioengatik» eta «egungo legeria betez» aske uzteko eskatu zuen udalak, eta horretarako tramiteak egiten diren bitartean espetxerik gertuenera ekartzeko.Udalak onartutako mozioaren berri helaraziko die Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako arduradunei.

Atzo onartutako mozioa EAJk eta Bilduk aurkeztu zuten, baina berrehun lagunek baino gehiagok izenpetu dute. Sinatzaileen artean daude, besteak beste, Jose Angel Cuerda Gasteizko alkatea izandakoa, Bernardo Atxaga eta Toti Martinez de Lezea idazleak, PSE-EEko hautetsi ohi Julio Herrero eta Ana Galparsoro, Artium museoko zuzendari Daniel Castillejo, Carmelo Ortiz de Elgea eta Juan Mieg artistak, Iñaki Lete eta Luis Galdos doktoreak eta Iker eta Eneko Pou eskalatzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.