Gaitasun handiko 125 ikasleri mentoretza programa bat eskainiko die Jaurlaritzak

DBHko eta Batxilergoko ikasleentzako ekinbidea da, haien ikasketa prozesuan ahalik eta ongien jarduteko tresnak emateko pentsatutakoa.

Pedrosa, artxiboko irudi batean. RAUL BOGAJO / FOKU
Pedrosa, artxiboko irudi batean. RAUL BOGAJO / FOKU
2025eko otsailaren 18a
17:27
Entzun

Gaitasun handiko ikasleei ikasketa prozesua zukutzen laguntze aldera, abian du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Zur-ekin izeneko programa, eta, gaur Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak jakinarazi zuenez, indartu egingo dute: martxan jarri berritan, lehengo ikasturtean, 50 ikaslek izan zuten programan murgiltzeko era, eta, ikasturte honetan, 125 izango dira. 

DBHko 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko lehenengo mailako ikasleentzako programa da. Deustuko Unibertsitatearekin batera ari da Eusko Jaurlaritza bideratzen, eta helburu nagusia da ikasleei beren ikasketa prozesua hobetzeko «erremintak» ematea. Mentoreen laguntza izaten dute horretarako.

Propio hainbat jakintza arlotako hamalau mentore ari dira programan parte hartzen. Pedrosaren arabera, «talentuak» atzematea da programaren helburuetako bat, baina, betiere, ikasleei behar duten laguntza eskainita. Ikasleek, mentoreekin dituzten hartu-emanei esker, «esperientzia eraldatzaileak» izan dituztela esan du sailburuak, eta familientzat ere aski lagungarriak direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.