Gizartea

Gaindegiak dirua biltzeko kanpaina abiatu du

2018ko urtarrilaren 22a
13:16
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaindegiak ez du irabazi asmorik, baina dirua behar du aurrera egiteko. Diru laguntzarik gabe, "nekez" egin ahal izango du egiten duena. Horregaitik, dirua biltzeko kanpaina abiatu du behategiak. "Diru laguntzak biltzeko bide arruntak itxiak ditugu, Euskal Herria baita gure lan eremu nagusia. Proiektu honekin aurrera jarraitzeko, zure babesa ere behar dugu".

Euskal Herriak ere bere burua ezagutu egin behar du, Gaindegiaren irudiko, eta horretarako lanean aritzen dira eguneroko ahaleginean. Euskal Herri osoko datuak biltzen eta zabaltzen dituzte, esate baterako, demografikoak. Baina oraindik ere egiteko asko dagoela diote, diru laguntzak biltzeko martxan jarri duten kanpainako bideoan: "Euskal Herriak behategia behar du: geure burua ezagutzeko. Erronkei elkarrekin erantzuteko. Lurralde lankidetza sustatzeko. Euskal Herria aurrerabidean jartzeko. Euskal Herriak Gaindegia behar du".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.