Gabi Daraspe libra dezatela galdetuko dute ostiralean

Martuteneko kartzelan sartu dute GKSko kide hori. Aske utz dezatela eskatzeko, martxa bat eginen dute Baionan

2022ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
BAIONA. Gazte Koordinakunde Sozialistako kide bat atxilotu zuten iragan ostegun gauean, Itziarren (Gipuzkoa). Berehala, Martuteneko kartzelara sartu zuen Ertzaintzak, eta, erran dutenez, sei hilabeteko kondena bete beharko du. Gabi Daraspe Urruñakoa (Lapurdi) da, eta 2018ko ikasle greba baten harira izandako epaiketaren ondorioz sartu dute preso, Kontseilu Sozialistaren arabera.

Garai hartako auzian desordena publikoak egitea leporatu zioten, haren abokatuak BERRIAri jakinarazi dionez. Hala, Ipar Euskal Herriko KontseiluSozialistak eskatu du Daraspe «berehala» aske uzteko. Hain zuzen, horren aldarrikatzeko, manifestazioa eginen dute heldu den ostiralean, Baionako San Andres plazatik hasita, 19:00etan, Gabi askatu, amnistia osoa lelopean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.