Gabi Daraspe absolbitzeko eskatu dute

2022ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
BAIONA. Gazte Koordinakunde Sozialistak deituta, ehunka lagunek manifestazio bat egin zuten atzo Baionako San Andres plazatik abiatuta, Gabi Daraspe GKSko kidea absolbitu dezatela eta «amnistia osoa» eskatzeko.

Joan den astean atxilotu zuten lapurtarra, 2018ko ikasle greba baten harira izandako epaiketa batean ezarri zioten zigorra betetzeko, eta, berehala, Martuteneko espetxean sartu zuten. Haatik, kondena eteteko eskaria onartu zuen epaileak, eta libre utzi zuten iragan asteazkenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.