G7-koen goi bilera

G7 Ez! Plataforma aurkeztu dute Iruñean

Aurrez antzeko mugimenduak sortuak dituzte Hegoaldeko beste hainbat herri eta hiritan ere, tartean Bilbon eta Donostian. Ipar Euskal Herrian, hainbat eragile antolatu dira G7aren goi bileraren aurka, eta hura blokeatzeko asmoa agertu diote Michel Veunac Miarritzeko auzapezari.

jarraia164738.jpg
2019ko apirilaren 3a
07:27
Entzun

Abuztu amaieran Biarritzen egingo duten munduko zortzi herrialde boteretsuenen goi bilerak ekarriko dituen ondorioez ohartaraztea da G7 Ez! Plataformaren helburua. Asmo horrekin hainbat mugimendu abiatu dituzte Euskal Herriko herri eta hirietan, azkena, Iruñean. "Gure eskualdean, Iruñerrian, gailurrari aurre egiteko antolatu gara hainbat elkarte, gizarte mugimendu, sindikatu eta alderdi politikoak", azaldu dute erakundeko kideek.

Plataformako kideek salatu dute estatuburu horiek goi bileran hartuko dituzten erabakiek klima aldaketa bultzatzen, desberdintasunak areagotzen, eta eutsi egiten dituztela heteropatriarkatu eta kapitalaren arteko aliantzak. Horrez gain, bilerak irauten duen hiru egunetan hartuko diren segurtasun neurriak ere gaitzetsi dituzte, eta salatu askatasunak mugatuko dituztela.

Horiek hala, datozen aste eta egunetan antolatuko dituzten mobilizazioekin bat egiteko deia egin dute plataformatik. Lehen urratsa apirilaren 16an egingo dute, arratsaldeko 18:30etan, Zabaldin egingo duten batzar ireki baten bidez. "Justzia soziala, elkartasuna eta berdintasuna oinarri dituen eredu berri baten alde mobilizatuko gara".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.