Tuterako Auzitegiko epaile batek lau lagun behin-behinean kartzelara bidali ditu, irailaren 21ean Jesus Perez Iñiguez Fustiñanako bizilagunaren hilketan parte hartu izana egotzita. Tuterako Reina Sofia erietxearen aparkalekuan aurkitu zuten Perez hilda.
Lau haiez gain, beste lagun bat ere atxilotu zuten, eta bihar eramango dute epailearen aurrera.