Euskal presoak

Frederic Haranburu, Jakes Esnal eta Ion eta Unai Parot askatzeko eskatuko du Bagoaz-ek

Preso dituztenetik 30. urtea dute aurten, eta mobilizaziora deitu du Bagoaz mugimenduak apirilaren 13rako: hamar elkarretaratze egingo dituzte aldi berean.

Bagoaz mugimenduak gaur egindako agerraldia, Baionan. @BAGOAZGO
2019ko apirilaren 2a
07:27
Entzun

Apirilean sartzearekin batera, Xistor Haranburu, Jakes Esnal eta Ion Parot eta Unai Parot euskal presoek 30. urtea hasi dute espetxean. Frantziako Estatuko espetxeetan diren hiru presoen kasuan —Ion Parot, Esnal eta Haranburu; Unai Parot Espainian dute—, baldintzapean aske geratzeko orain arte egindako eskaera guztiak ezeztatu egin dizkiete, eta aske uzteko garaia badela aldarrikatuko du Bagoaz mugimenduak apirilaren 13an. Hamar elkarretaratze egingo dituzte, herriz herri.

Gaur Baionan egindako agerraldian eman dute xehetasunen berri. 11:00etan jarri dute ordua, Baiona eta Donibane Lohizune arteko hamar lekutan. Guztia ondo antolatzeko, elkarretaratze jakinetara joateko eskatu diete herritarrei, bizilekuaren arabera. Horra zerrenda:

-Baionan, Saint Leon itzulgunean. Hara azaltzeko deituak dira Baiona, Hiriburu, Mugerre, Lehuntze, Milafranga eta Urketako herritarrak.

-Angelun, Cadran itzulgunean. Uztaritze, Larresoro, Haltsu, Jatxu, Kanbo, Itsasu eta Ezpeletakoak.

-Angelun, Saint Jean bidegurutzean. Angelu eta Bokalekoak.

-Miarritzen, Mousse itzulgunean. Miarritze, Arbona, Arrangoitze eta Basusarrikoak.

-Miarritzen, Barroilhet itzulgunean. Hazparne, Beskoitze, Lekuine, Lekorne, Makea, Luhuso eta Aiherrakoak.

-Bidarten, Brico ondoan. Garazi, Baigorri eta Oztibarrekoak.

-Bidarten, zentroan eta hondartzan. Bidarte, Bidaxune, Ahurti, Bardoze, Gixune, Amikuze eta Zuberoakoak.

-Getarian, zentroan. Getaria, Ahetze, Senpere, Sara, Azkaine, Zuraide eta Ainhoakoak.

-Donibane Lohizunen, Argieder itzulgunean. Hendaia, Urruña eta Biriatukoak.

-Donibane Lohizunen, geltokiko itzulgunean. Ziburu eta Donibane Lohizunekoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.