Frantziako Senatuak gibelera bota du eutanasia baimentzea

Duintasunez Hiltzeko Legearen artikulu garrantzitsuena aldatu dute Senatuan egindako lehen irakurketan

2021eko martxoaren 12a
00:00
Entzun
PARIS. Frantziako Senatuak aldaketa nabarmena egin zion atzo PS Alderdi Sozialistak eutanasia baimentzeko aurkezturiko Duintasunez Hiltzeko Legeari. Izan ere, Marie-Pierre de La Gontrie PSko senatariak aurkezturiko testuak «hiltzeko laguntza aktiboa» jasotzen zuen lege proposamenean, eta Senatuko eskuineko gehiengoak gibelera bota du artikulu hori, Errepublikanoen alderdiak sarturiko zuzenketa baten bidez. Testuaren mamia atzera bota dute, beraz, lege proposamenaren lehen irakurketan. Orain testua Frantziako Asanblea Nazionalera joanen da, eta ondotik berriz eramanen dute Senatura bueltan.

Lege proposamenak eritasun «larri eta sendaezinak» dituzten eta sufrimendu fisiko eta psikologiko «jasanezina» pairatzen duten erientzat arautu nahi zuen eutanasia. Hori egin aitzin, halere, bi medikuk zainketa aringarrien eta bertzelako aukera terapeutikoen berri eman behar zioten eriari. Horren ondotik emanen luke gaixoak «hiltzeko laguntza aktiboa» nahi izatearen baieztapena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.