Frantziako Poliziaren tratuak salatu dituzte

2021eko martxoaren 17a
00:00
Entzun
BAIONA. Diakite, Cimade eta Etorkinekin elkarteek salatu dute Frantziako Poliziak etorkinekin dituen egiteko manerak legez kanpokoak direla. Izan ere, azken asteotan, legez kanpoko kontrolak, atxiloketak eta kanporatzeak «azkarki emendatu» dira, horien arabera. Ipar Euskal Herriaren eta Hego Euskal Herriaren arteko muga itxita dago, baina azken asteetan migratzaile ugari saiatu dira zeharkatzen. Asko Kanaria uharteetatik iritsi direla eta, Diakite elkarteko Lucie Bortairuk uste du Kanariak «husten» hasi direla, eta horren ondorioz handitu dela Baionara heldu den migratzaile kopurua.

Egoera horren aitzinean, heldu den larunbatean Baionan egitekoa den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Askatasun murrizketen kontrakoa izango da, hainbat alderdi eta sindikatuk deituta. Cimade, Etorkinekin eta Diakite elkarteek ere parte hartuko dute, errefuxiatuen egoera salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.