Frantziako Auzitegi Konstituzionalean da Areitioren kexa
PARIS. Alaitz Areitio Iurretako (Bizkaia) euskal presoaren kexa bat Frantziako Auzitegi Konstituzionalera iritsi da. Kasazio Auzitegian jarri zuen helegitea Areitiok, 2016tik ezin dutelako baldintzapeneko askatasuna eskatu «atzerriko naziotasuna» dutenek eta «terrorismoagatik» zigortutakoek. Oinarrizko eskubideak urratu daitezkeelakoan, Auzitegi Konstituzionalera igorri dute Areitioren helegitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu