Frankismoko krimenen aurka akusazio gisa aurkeztuko da Gernikako Udala
GERNIKA-LUMO. Gernikako Udala (Bizkaia) frankismoko krimenen aurkako prozesu judizialetan akusazio gisa aurkeztuko da. Diktaduraren krimenak jasan zituzten gernikarrei eta biktimen senideei eskatu die lekukotzak emateko. Udalak jasotako lekukotzak gehituko dizkio lehendik ere artxiboetan dituenei, eta auzitegietan aurkezteko asmoa du. Bonbardaketen, exekuzioen, desagerrarazteen, torturen eta espetxeratzeen inguruko testigantzak ditu bilduak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu