Frankismoko krimenak ikertzea alboratu dute

2023ko ekainaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Ceaquak salatu du Nafarroako Lurralde Auzitegiak frankismoko krimenak ikertzeari «uko» egin diola. 1972. urtean pairatutako legez kanpoko atxiloketa eta torturak iker zitezen helegitea jarri zuen Concepcion Edo Gilek, baina atzera bota du justiziak. Franco diktadorea bizi zen oraindik, emakume gaztea zen bera orduan eta legez kanpoko atxiloketa baten eta torturen biktima izan zen. Delituak preskribatuta daudela argudiatu du auzitegiak, eta legezkotasun printzipioaren eta Amnistiaren Legearen ondorioz ezin direla diktadura aroko krimenak ikertu eta epaitu. Frankismoan egin ziren krimenen gaineko «zigorgabetasuna» salatu du Ceaquak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.