Frankismoko biktimen exhumatzeetan fiskaltza egoteko eskatu du Kalparsorok

2014ko ekainaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Frankismoko biktimen gorpuak hobietatik ateratzean fiskaltzak lekuko izan beharko lukeela uste du Juan Kalparsoro EAEko fiskal nagusiak. Argentinako kereilaren aldeko euskal plataformako kideekin bildu zen atzo, eta azaldu zien egina duela eskaera hori, Nazio Batuen Erakundearen gomendioetan oinarrituta. Memoria Historikoaren Legea bete dadin sustatzea galdegin zioten plataformakoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.