Frankismoaren krimenak ikertu nahi ez izatea leporatu diote EAJri

Jeltzaleek Amnistiaren Legea aldatzeko proposamena babestu ez izana kritikatu du Lau Haizetara Gogoan-ek

Erredakzioa
Donostia
2011ko uztailaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EAJk frankismo garaiko krimenak ikertu ahal izateko 1977ko Amnistia Legea aldatzeko proposamena babestu ez izana salatu du Lau Haizetara Gogoan koordinakundeak. Frankismoaren eta estatu terrorismoaren biktimen plataformaren iritziz, «EAJk ez du zuzendu nahi izan orain dela 35 urte eginiko okerra».

Asteartean bozkatu zuten Espainiako Kongresuan legea aldatu eta frankismoaren krimenak ikertu eta epaitzeko BNGk eginiko proposamena. PSOEk, PPk eta CiUk aurkako boza eman zuten, eta EAJ abstenitu egin zen, ekimenak aurrera egitea ezinezkoa zela arrazoituta. Aitor Esteban diputatu jeltzaleak adierazi zuen frankismoak 36ko gerraren garaian eta ondorengo urteetan egin zituela krimen handienak eta ez dagoela nor epaitu gaur egun. Lau Haizetara Gogoan-en iritziz, ordea, «EAJk inpunitatea eman die Manuel Fraga eta bizirik segitzen duten gainerako ministro, polizia, torturatzaile, enpresario, salatari eta konplizeei».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.