Bilboko jaien testuingurua baliatuta, frankismoaren biktimei omenaldia egingo die Ahaztuak 1936-1977 elkarteak, baita diktaduraren aurka borrokatu zuten guztiei ere. 2007an hasi zen Ahaztuak elkartea omenaldi hori egiten Bilboko Aste Nagusiko azken egunean, eta, orduan bezala, Pa... Ya konpartsaren eremuan izango da oroimen ekitaldia. Horrez gain, leku berean, Salvador Amorrek eta Gabriel Ortegak «izaera aldarrikatzaile argia» izango duen kontzertua emango dute, 19:00etan hasita.
Aurten, beste omenaldi bat ere gehituko zaio Ahaztuak elkarteak egingo duenari. Hain zuzen ere, Askapenaren ekinbidez, Uruguaiko herritarrei esker ona agertuko diete, 1936ko estatu kolpearen ondorengo urteetan emandako babesagatik. Babes hori mota askotakoa izan zela gogorarazi dute, bai militar matxinoen aurka borrokatu zuten Nazioarteko Brigadetan parte hartuz, bai 1994. urtean Uruguaiko Euskal Herriko errefuxiatu politikoak kaleratze aginduaren kontra eginez.
Irailaren 7an, Tejeran
Ahaztuak-ek jakinarazi du irailaren 7an oroimen ekitaldia egingo dutela Arabako Tejera mendatean, Gesaltza Añanatik gertu. 1936. urteko irailaren 3an matxinatutako militarrek bi gizon eta emakume bat hil zituzten mendate horretan.
Frankismoaren biktimei omenaldia, gaur
Diktadurari aurre egin zieten pertsonei ez ezik, Uruguaiko herritarrei ere esker ona agertuko diete Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu