Frankismoak errepresaliatutakoak omendu dituzte Lagranen

Oroigarri bat inauguratu dute frankismoak errepresaliatutako guztien omenez.

Frankismoak errepresaliatutakoak omendu dituzte Lagranen. IÑIGO URIZ / FOKU
Frankismoak errepresaliatutakoak omendu dituzte Lagranen. IÑIGO URIZ / FOKU
gurutze izagirre intxauspe
2024ko azaroaren 16a
14:25
Entzun

Oroimen kolektiborako gune izan da gaur Lagran (Araba); izan ere, frankismoak errepresaliatutako guztiak oroitzeko ekitaldia egin dute. Urtzi Gantzarain alkateak adierazi duenez, omendu nahi izan dituzte «egiaren alde lan egin zutenak», eta gogoan izan «hainbeste min eragin eta inpunitatez jokatu zutenei aurre egin zietenak». Horrez gainera, memoria gordetzeko konpromisoa azaldu du. Oroigarri bat inauguratu dute, haien omenez.

Gantzarainek salatu du urte asko igaro direla isiltasunean, eta isiltasun luze horrek ez duela laguntzen ez justizia egiten, ezta eragindako mina arintzen ere; «gure etxeko paretetan, gure herriko lurretan eta jendearengan itsatsita dago».

Ekitaldian parte hartu dute Feliz Ozaeta Fernandezen senideek. Duela 88 urte hil zuten, exekutatuta. Harekin batera, beste sei pertsona hil zituzten. 1936ko altxamendu militarrari aurre egin zietelako errepresaliatu zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.