Iazko uztailean, Aurore Martinen aurkako estradizio eskariari "bestelako irtenbide bat" emateko eskatu zion orduko Frantziako presidenteari, Nicolas Sarkozyri. Orduko hartan, PSko presidentegai zela, Hossegorren (Landak) elkarrizketa bat egin zioten France Bleu Pays Basque irrati kateari.
Elkarrizketa hartan, Hollandek babesa agertu zion Aurore Martini, eta, zeharka bada ere, estradizioaren aurka zegoela iradoki zuen. Aurore Martinen auzian "konponbide onuragarri bat" lortzea galdegin zion Nicolas Sarkozyren Gobernuari. Estradizioaren aurka zegoen galdetu zioten, eta Hollandek "beste irtenbide bat" bilatu beharra zegoela erantzun zuen.