France Bleuko bost kazetari zigortu dituzte
BAIONA. France Bleu irrati publikoko Baionako delegazioko bost kazetari zigortu ditu Radio France taldeak. Barne inkesta bat egin zuen komunikazio taldeak, laneko sexismoagatik. Irailaren 22an, kanpo ezarri zituzten, behin-behinean, bost kazetari eta animatzaile bat, Amaia Cazenave France Bleuko kirol kazetariak dokumental batean salatutakoaren harira. Atzo jakinarazi zituen zigorrak Radio France taldeak. Bi kazetarik zuzendaritzaren abisu bat jaso dute, eta beste bik, hamalau eguneko behin-behineko kaleratzea. Beste langile bat behin betiko kanporatu dute, harekin akordioa lortuta; kalte ordainak jasoko ditu, erretreta hartu bitarte. Haatik, animatzaileari ezarri dioten zigorra ez du oraino jakinarazi Radio France taldeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu