«Foru pasea» eguneratzeko eskatu du Urkulluk

2016ko apirilaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Foru pasea» eguneratzea da Espainiako Gobernuaren eta EAEren arteko harreman politiko berria finkatzeko bermea, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren ustez. Autogobernuaren jardunaldia ixteko hitzaldian adierazi duenez, alde biko eredua ezinbestekoa da berak estatuarekin itundu nahiko lukeen akordioan.

Alde biko harremanen adibide gisa jarri du Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa. Itun ekonomikoaren eskema arlo politikora eraman nahi duela adierazi du.

Bestalde, autogobernu lantaldean «ageriko adostasunak» atzeman ditu: Gernikako Estatutuaren balioaren aitortza, legea oraindik erabat garatzeko dagoenaren ustea, hura eguneratzeko nahia eta autogobernuaren berezitasuna errespetatzeko beharra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.