Foru Berriaren eguneratzeari helegitea

2020ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Espainiako Gobernu berriak lehen Ministroen Kontseilua egin zuen atzo, eta Nafarroako Parlamentuan aho batez onartu zen foru lege baten aurka jotzea erabaki du, partzialki bada ere. Aurreko legealdian, 1970eko zuzenbide zibileko lege bilduma eguneratu zuen Nafarroako Parlamentuak, prozesu luze baten ostean. Izan ere, diktaduraren amaieratik kode zibil propioa zuen Nafarroak, baina, edukia zaharkituta geratu zela iritzita, berritzea erabaki zuten. Haatik, parlamentuak Foru Berria XXI. mendeko errealitatera egokitu zuen, eta PSNk legealdiko proiektu nagusien artean jarri zuen.

Arlo zibileko 600 lege inguru biltzen ditu Foru Berriak, eta Madrilek helegitea jarri die Konstituzionalean horietako zortziri, haietan araututakoak estatuaren eskumenak direla argudiatuta. Erregistroen inguruko lau legeri jarri die errekurtsoa; legeen arteko gatazkak konpontzeko bi legeren aurka ere egin du, eta kontratuetan betebeharren oinarriak zehazteko bi legeren kontra ere jo du.

Espainiako Gobernuak gehiagotan ere aurkeztu izan die helegitea foru legeei. Mariano Rajoy buru zuen PPren gobernuak hamazazpi legeri jarri zien helegitea, eta Pedro Sanchezen aurrekoak, biri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.