Foronda gauez soilik irekitzeak ixtera behartuko duela salatu du Bildu koalizioak
Beharginen etorkizuna bermatzeko neurriak eskatu ditu; 115 joango dira kalera, Sustapen Ministerioaren arabera
Forondako ordutegia murriztea gaitzetsi egin du Bilduk, neurriak aireportuaren zein langileen etorkizuna «kolokan» jartzen duela argudiatuta.Ostegunean sartu zen indarrean ordutegi berria, eta, beraz, aurrerantzean gauez baino ez dute lan egingo Forondan. Kaleratzeak zehazteke dauden arren, ehunka behargin «kale gorrian» geldituko direla ohartarazi du Bilduk. Espainiako Sustapen Ministerioak zehaztu du erretiro aurreratua emango dietela 115 langileri —150 ari dira gaur egun—.PPren jarrera «murriztaileak» Forondaren itxiera eragingo duela adierazi du Bildu koalizioak. Aireportua garatzeko eta gero egoera bermatzeko 24 orduz irekita egotea «beharrezkoa eta presazkoa» dela iritzi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu