Foro Sozialaren gomendioak

2013ko abenduaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Presoen gaiari dagozkio Foro Sozialak kaleratutako hamabi gomendiotatik lau:

p«Preso eta iheslarien gaiari buruzko konponbide integral bat adostea. Legeak errealitatera egokitzea eta justizia trantsizional bat ezartzea. Hasiera puntu bezala, giza eskubideen kontrakoak diren espetxe politikaren aspektuak aldatzea, nazioarteko estandarren kontrakoak diren salbuespen neurriak bertan behera utziz, hala nola gaixo larrien egoera, zigorra bete duten presoak aske uzteko ezezko jarrera eta sakabanaketa».

p«Itzultze prozesua lege baliabideak erabiliz gauzatzea; prozesua integrala izanik, era mailakatuan, banaka eta zentzuzko denbora tarte batean. Presoek bake jokaleku berriarekiko konpromisoa agertzea eta indarkeriazko bideei uko egitea eskatzen du prozesu honek. Gainera, bere jardueraren ondorioz egindako mina aitortzea».

p«Bake eta normalizazio prozesua garatzeko, presoak eragile aktiboak izatea. Horregatik, garrantzitsuak dira presoen eta euskal herritarren eta erakunde eskudunen arteko harremanak».

p«Iheslarien egoera aztertzea, konponbide bat emanez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.