MADRIL. Meritxell Batet Espainiako kongresuko presidenteari eskaera egin dio Foro Sozial Iraunkorrak: torturaren biktimak babes ditzala eskuin muturraren probokazioen aurrean. Macarena Olona Voxeko diputatuak ostegunean Kongresuan torturatu baten testigantzaren pasarte bat irriz irakurri ondoren, taldeak idatzi bat bidaliko dio Bateti, «gertakari larri horien aurrean torturaren biktimei babesa adierazteko eskatuz, eta egindakoa zuzentzeko eska dezala». Kriminologiaren Euskal Institutuak torturaren inguruan Eusko Jaurlaritzarentzat eta Nafarroako Gobernuentzat egindako txostenak bidaliko dizkio, agirian azaldu dutenez.
«Kongresuan gertatu dena guztiz gaitzesgarria da, biktimizazio onartezin bat eragiten duelako. Biktima guztiek, torturatuak izan diren guztiak barne, egia, justizia eta erreparazioa merezi dituzte. Babes politiko eta instituzionala premiaz behar dira», salatu du.
Foro Sozialak eskatu du torturaren biktimak babesteko
Meritxell Batet Madrilgo kongresuko buruari galdegin dio eskuin muturreko probokazioak geldiarazteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu