Foro Soziala eta EPPK, baikor harrerei buruzko agiriaren erreakzioekin

maddi ane txoperena iribarren
2021eko abenduaren 4a
00:00
Entzun
EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak eta Foro Sozial Iraunkorrak bilera bat egin zuten atzo Logroñoko espetxean (Espainia). Foro Sozialak jakinarazi duenez, bertzeak bertze azaroaren 29an EPPK-k ongietorriei buruz kaleratutako oharra izan dute hizpide: bi aldeek «positibotzat» jo dituzte agiriak izan duen harrera eta erreakzioak: «Eragile instituzional, politiko, sindikal eta sozialek adierazpenaren balioa eta tamaina ulertu dute, Aieteren hamargarren urteurrenean sortutako agertokia sendotzeko testuinguruan», azaldu du Foro Sozialak.

Foroaren arabera, presoen kolektiboak «eskertu» egin ditu foroaren «errazte lanak», «beharrezko adostasunak» eraikitzeagatik bi gairen inguruan: «Biktimekiko enpatia eta familien eta gertuko pertsonen aldetik harrera jasotzeko eskubidea».

Asier Guridi, baraualdian

Asier Guridi iheslariak jakinarazi du gose greba mugagabe bat hasi duela Espainiak Caracasen duen kontsulatuaren aurrean. Guridi Venezuelan bizi da, eta salatu du Espainia pasaportea eta, horren bidez, beren egoera erregularizatzea galarazten ari zaiela hari eta haren semeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.