Natura

Flamenkoak agertu dira kostaldean

Flamenkoak ikusi dituzte, besteak beste, Irunen, Zarautzen eta Urdaibain.

Flamenko bat Zarautzen. ARKAMURKA
2020ko irailaren 22a
17:46
Entzun 00:00:0000:00:00

Ezohiko animalia bat ikusteko aukera egon da azken egunetan euskal kostaldeko hainbat lekutan: flamenkoak agertu dira. Irungo (Gipuzkoa) Plaiaundi parke ekologikoan ikusi zuten horietako bat joan den astelehenean, eta hurrengo egunean beste hiru ikusi zituzten leku berean.

Flamenkoak ez dira Irunen bakarrik agertu, ordea. Astelehenean bertan, Urdaibaiko (Bizkaia) biosferan ere bi ale ikusi zituzten. Urdaibain animalia horiek ikusten dituzten lehen aldia izan zen. Egun batzuk beranduago, larunbatean, beste bi flamenko ikusi zituzten Zarautzen (Gipuzkoa).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.