Irudia. Gasteiz
Fiskaltzaren «blokeo» egoera salatu du Sarek
Sare Herritarrak deituta, euskal presoen eskubideak errespetatzeko eskatzera atera dira ehunka lagun Gasteizen. Etxera bidea gertu lelopean egin dute manifestazioa, Andre Mari Zuriaren jaien bezpera baliatuta. Udako mobilizazio kanpainaren parte izan da. Sareko kideen esanetan, Fiskaltza «blokeatzen» ari da espetxeetako zuzendaritzek eta tratamendu batzordeek onartutako baimen eta gradu aldaketak, proposamen horiek atzera botaz eta helegiteen bidez. «Eskuin mutur politikoaren tresna juridiko bihurtzen ari da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu