ETAri laguntzea leporatuta, Unai Errea euskal abokatuarentzat zortzi urteko espetxe zigorra eskatu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak. 2008an ETArekin bitartekaritza lanak egin izana leporatu dio Pedro Rubira fiskalak; zehazki, Azpeitiko (Gipuzkoa) Antzibar enpresaren eta erakunde armatuaren artean iraultza zerga ordaintzeko bitartekari lanak egin izana egotzi dio. Bere aurkako akusazioak ukatu egin zituen atzo Erreak, Auzitegi Nazionalean hasitako epaiketan.
Asier Etxabek Antzibar enpresaren jabeak deklaratu zuenatzoko saioan, eta 72.000 euroko iraultza zergaren ordainketan bitartekari lanak egin izana leporatu zion Erreari. Etxabek atzo azaldu zuenez, ETAk dirua eskatu zionean, Erreari«laguntza» eskatu zion, urte luzez bere arrebaren bikotekidea izan zelako, bazekielako Amnistiaren Aldeko Mugimenduko abokatua zela eta ustezuelako Jon Salaberria etakidearekin harremanetan jar zitekeela. Etxaberen arabera, abokatuak bitartekari lana egitea onartu zuen, eta haren bitartez ordaindu zion dirua ETAri.
Erreak, ordea, azpimarratu zuen ez zuela bitartekaritza lanik egin ETArekin, eta harrituta agertu zen auzian nahastuta egoteagatik. Haren ustez, Etxabek «saihestu» nahi izan du iraultza zergaren ordainketan izan duen erantzukizuna, berari errua leporatuta. Erreak uko egin zion Fiskaltzak egindako galderei erantzunteari, eta bere abokatuaren galderei baino ez zien eratzun.
Defentsa abokatuak azaldutakoaren arabera, gainera, ETAri diruaren ordainketa egin zitzaionik «ez da frogatu», eta Etxaberen deklarazioa da gaur-gaurkoz «froga bakarra». Hala eta guztiz ere,esan zuen «gizatasun eta familia arrazoiengatik» egingo zukeela Erreak, ordainketa horretan bitartekari lanak egin izan balitu.
Maiz epaitua
Ez da lehen aldia Erreak epaile baten aurrean deklaratzen duena. 2006ko abenduan epaitu zuten Parisen, eta lau urteko espetxe zigorra jarri zioten —hiru urte zeraman jada espetxean—. 2007an epaitu zuten berriz, Itziar Larraz abokatuarekin batera, baina baldintzapean aske utzi zuten, eta hamar urtez abokatu aritzea debekatu zioten. Iaz euskal presoen abokatuen aurkako polizia operazioan ere atxilotu zuten, eta gero baldintzapean aske utzi.
Fiskaltzak zortzi urteko espetxe zigorra eskatu du Unai Errea abokatuarentzat
Erreak ukatu egin du inoiz ETAri 'iraultza zerga' ordaintzeko bitartekari lanak egin izana
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu