Euskal presoak

Fiskaltzak ez du debekatuko Sarek Iruñean deitutako manifestazioa

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ez du uste «deliturik» dagoenik.

Sare plataformaren manifestazioa Iruñean. Artxiboko irudia. IñIGO URIZ/ FOKU
2021eko abenduaren 29a
17:24
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak «ez du arrazoirik ikusten» Sarek abenduaren 31rako Iruñean deitutako «ETAko presoen aldeko manifestazioa» debekatzeko. Uste du ez dagoela «deliturik»; halere, poliziek «zaintza neurriak har ditzatela» eskatuko du: «Ekitaldi horretan terrorismoa goratu eta biktimak umiliatu diren egiaztatzeko».

Egun berean Sarek Arrasaten (Gipuzkoa) egingo duen presoen aldeko manifestazioak ere hautsak harrotu ditu azken egunotan. Horren harira, Espainiako Gobernuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan duen ordezkaritzak manifestazio horren inguruko idazki bat bidali dio Euskal Auzitegi Nagusiko Fiskaltzari. Informazio idazki horretan, ordezkaritzak berak eta Estatuko Segurtasun Indarrek manifestazioari buruz egindako polizia txostenak jasotzen dira. Denis Itxaso Espainiako Gobernuko ordezkariak «sentsibilitatea eta enpatia erakusteko» eskatu dio Sareri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.