EH Bildu

Fiskaltzak artxibatu egin du EH Bildu legez kanporatzeko eskatzen zuen salaketa

Dignidad y Justicia elkarteak jarritako salaketa itxi egin du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko sarrera. SERGIO PEREZ / EFE
2023ko maiatzaren 17a
11:29
Entzun 00:00:0000:00:00

Fiskaltzak ondorioztatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak bere garaian zigortutako EH Bilduko 44 hautagaiek zigor osoak beteak dituztela eta ez dagoela arrazoirik hurrengo udal hauteskundeetara aurkezten ez uzteko. «Ez dago zirkunstantziarik hauteskundeetara aurkeztea eragozten dienik», dio oharrak. Fiskaltzaren arabera, «ez dago hautatuak izateko eskubidea urratzeko zantzurik».

Horrenbestez, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak erabaki du Dignidad y Juticiak jarritako salaketa artxibatzea. Salaketa horrek, gainera, EH Bildu legez kanpo uzteko prozesua hasteko deia egiten zuen. Fiskaltzak ohartarazi du Hauteskunde Batzordeek ebatzi behar dutela hautagaitzen legezkotasunari buruz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.