Fiskalaren hitzak eta lana ezbaian jarri ditu SOS Haur Lapurtuak elkarteak

Erredakzioa
2012ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Sos Haur Lapurtuak elkarteko kideek gogor kritikatu dituzte Juan Calparsoro Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusiak herenegun esandako hitzak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan umeak lapurtzeko sarerik izan zenik ezin dela frogatu jakinarazi zuen fiskalak. Halaber, elkarteko kideek ezbaian jarri dituzte fiskaltzaren egitekoa eta frogak bilatzera bideratutako baliabideak, ez baitute uste EAEko Fiskaltzak gertakariak ikertzeko esfortzu guztiak egin dituenik, Calparsorok herenegun agertu bezala.

Salatu dute haurren lapurretengatik orain arte aurkeztutako salaketa gehienek ez dutela izan fiskaltzaren bermerik artxiboetan beharrezko dokumentazio guztia eskatzeko, eta horrek eragozpenak sortu dizkiela. Hala izanik, «estatu mailako delitu bat» dela salatu dute, eta hori ikertzea erakunde publikoei dagokiela, «azken ondorioetara» heldu arte. «Gai zail» horretan «erdibiderik» ez dagoela eta, jarrera zehatz bat hartzeko eskatu diote fiskalari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.