nagore laffage auzia

Fiskalak izan ezik, gainerako aldeek epailearen erabakiari helegitea jarri diote

Jose Diego Yllanesi, Nagore Laffage hiltzeagatik hamabi urte eta erdiko kartzela zigorra ipini zion Nafarroako Auzitegiak. Homizidioa leporatu zioten, ez erailketa. Iazko uztailaren 7an hil zuten Laffage, Iruñean.

2009ko abenduaren 10a
18:39
Entzun
Nafarroako Auzitegiak hamabi urte eta erdiko kartzela zigorra ipini zion Jose Diego Yllanesi, Nagore Laffage hiltzeagatik eta orain akusazio partikularrak, Iruñeko eta Irungo udalak, Nafarroako Berdintasunerako Institutua , Gipuzkoako Batzar Nagusiak eta defentsak helegitea jarri diote epaiari. Hau da, fiskaltzak izan ezik gainerako aldeek.

Auzitegiak homizidioa izan zela eta ez erailketa erabaki zuen. Haren arabera, Yllanes "nagusitasun fisikoz" aritu zen Laffage hiltzean, baina "intoxikazio etiliko arina" zeukan une hartan, eta gero, "egindako kaltea konpondu" nahian, biktimaren familiari 126.853 euro eman zizkion.

Nafarroako Auzitegian egin zuten epaiketa, azaroaren 2an hasita eta aste bat iraun zuen.

Iazko uztailaren 7an hil zuten Laffage, Iruñean, eta Yllanes izan zen hiltzaile gisa akusatu zutena. Honek epaiketan aitortu zuen berak hil zuela, baina orduan "edanda" zegoela zioen. Neska hiltzean, haren gorpua Sorogainera (Nafarroa) eraman zuen.

UPNk ez du Iruñeko Udalaren erabakia babestu

Epaiari helegitea sartzeko nahia NaBai eta PSNk adostu dute eta UPNk ez duela babestuko adierazi du, haren ustez, helegitea aurkezteko erabakia "juridikoa beharrean politikoa" delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.