Fiskalak artxibatu egin du EH Bilduren aurkako salaketa

2023ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Fiskaltzak ondorioztatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak bere garaian zigortutako EH Bilduko 44 hautagaiek zigor osoak beteak dituztela eta ez dagoela arrazoirik hurrengo udal hauteskundeetara aurkezten ez uzteko. «Ez dago zirkunstantziarik hauteskundeetara aurkeztea eragozten dienik», dio oharrak. Fiskaltzaren arabera, «ez dago hautatuak izateko eskubidea urratzeko zantzurik».

Horrenbestez, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak erabaki du Dignidad y Justiciak jarritako salaketa artxibatzea. Salaketa horrek, gainera, EH Bildu legez kanpo uzteko prozesua hasteko deia egiten zuen. Fiskaltzak ohartarazi du Hauteskunde Batzordeek ebatzi behar dutela hautagaitzen legezkotasunari buruz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.