Fisioterapeutak eskatu dituzte gaixoak artatzeko
IRUÑEA. COVID luzea edo iraunkorra dutenei behar bezalako arta emateko, fisioteraupeuta gehiago kontratatzeko eskatu dio SATSE sindikatuak Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuari. Fisioterapeutaren Nazioarteko Egunean egin du eskaria SATSEk. Sindikatuak azpimarratu du profesional horien lana «ezinbestekoa» dela COVID iraunkorra duten pertsonen tratamendua eta arta hobetzeko, eta beharrezkoa dela erietxeetan ez ezik osasun zentro bakoitzean ere gutxienez fisioterapeuta bat egotea. SATSEren arabera, COVID iraunkorra dutenen sintomak hobetu egin ahal dira fisioterapeuten laguntzarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu