Fernando Cossiok jaso du Euskadi ikerkuntza saria

Fernando Cossio kimikaria. IKERBASQUE.
2021eko uztailaren 10a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak 2020ko Euskadi ikerkuntza saria eman dio Fernando Cossio kimikariari, ikertzaile eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle gisa urteetan eginiko ibilbide oparoarengatik. Hala, saria emateko atzo Gasteizen eginiko ekitaldian, Iñigo Urkullu lehendakariak esker ona adierazi zion Cossiori: «Sari honek, euskal gizartearen izenean, zure eskuzabaltasuna, jakintza, ekarpenak eta konpromisoa aitortzen ditu».

EHUko Kimika Organikoa I Saileko Katedraduna izateaz gain, Cossio Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa da 2009tik, eta nazioartean garrantzi eta ikusgaitasun handia izan duten argitalpen ugaritan islatu dira haren ikerketak. Sarituak aipamen berezia egin zion EHUri, lortu duen guztia hari «zor» diola azpimarratuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.