Presoak

Fermin Ventura euskal presoa aske geratuko da bihar, zigor osoa bete ondoren

Askatsunak jakinarazi duenez, bihar geratuko da aske Fermin Ventura euskal presoa. Hogei urte eta egun bateko zigorra ezarri zioten eta bihar aterako da Castelloko espetxetik zigor osoa bete ondoren.

2006ko maiatzaren 31
14:58
Entzun
Fermin Ventura 1989ko ekainaren 19an atxilotu zuen Espainiako Poliziak, Askatasunak emandako datuen arabera. Iruñeko komisaldegian izan zuten bitartean torturatu egin zutela salatu zuen Venturak.

Hiru egun geroago Carabancheleko espetxean sartu zuten eta ondoren "sakabanaketa politikaren ondorioz"Alcala Meco, Valdemoro, Herrera De La Mancha eta Castelloko espetxeetan ere egon da.

Fermin Venturak, zigorraren hiru laurdenak 1999ko ekainaren 19an bete zituen. Hogei urteko eta egun bateko zigorra ezarri zioten Venturari eta atzo eman zioten likidazio data: 2006ko ekainaren 1a.

Askatasunak jakinarazi duenez, "fiskalak likidazio data errekurritu egin zuen Espainiako Auzitegi Gorenako 197/2006 sententziaren irizpidea –Unai Paroten dotrina– aplikatu dezaten". Zigor-auzietarako salak, ordea, ezezkoa eman dio. Beraz, Ventura bihar aterako da Castelloko espetxetik.

Askatasunak euskal presoari "eskeiniko zaion lehen harreran eta ondorengo egunetan egingo zaion ongi etorrian" parte hartzeko deialdia luzatu die herritarrei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.