Gizartea

Feministon Herria egingo dute urriaren 27an, Bilbon

Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketa egingo da datorren astean Bizkaiko hiriburuan, eta horren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Feministon Herriaren egitarauaren aurkezpena, gaur. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
Ibai Maruri Bilbao.
2018ko urriaren 16a
07:29
Entzun 00:00:0000:00:00

Feministon Herria eguneko ekitaldi nagusia urriaren 27an goizean egingo den Alternatiba Feministen Azoka izango da. Euskal Herrian martxan dauden proiektu feministak izango dira ikusgai. Besteak beste, komunikazio arloan, kirolean, sorkuntzan, elikadura burujabetzan, zaintza lanetan, hezkidetzan eta hirigintzan emakumeek martxan ipinitako eigtasmoak izango dira. Guztien helburua da Euskal Herri feminista bat lortzea.

Horrez gainera, Emakumeen Mundu Martxako kideekin gosaria, herri bazkaria eta manifestazioa egongo dira egunean bertan. Mobilizazioa Arriaga plazatik abiatuko da, 17:30ean, Batu indarrak, urrutira goaz lelopean. 

Urriaren 22tik 28ra Emakumeon Mundu Martxaren XI. Topaketak egingo dira Bilbon. Horren harira antolatu dute Feministon Herria eguna. Baina ez da ekitaldi bakarra izango. Aste osoan mahai inguruak, antzerkia, kontzertuak eta txangoak izango dira. Urriaren 22an, gainera, harrera egingo diete mundu osotik topaketetara etorriko diren ordezkariei. 17:15ean elkartuko dira, Areatzan. Handik Bizkaia aretora abiatuko dira, eta aretoan egingo dute harrera ekitaldia,18:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.