HILBERRIA

Felix Padin anarkista historikoa hil da

98 urte zituen. Hari eginiko elkarrizketa argitaratu zuen BERRIAk larunbatean.

Felix Padin, bere etxean, irail hasieran. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2014ko urriaren 7a
15:00
Entzun

Familia behartsu batean jaio zen Felix Padin Gallo (Bilbo, 1916ko uztailak 9). 12 urterekin hasi zen lanean, eta 12 urterekin egin zen CNTko kide. 1936ko uztailaren 18ko altxamendu aurretik giroa gaiztotzen ari zela ikusirik, ekintza taldea osatu zuen beste lau anarkistarekin. Propaganda, greba eta sabotajea zituzten tresna, eta arma laburrak eta dinamita lortzen eta nola erabili ikasten aritu ziren. Armok eskuan aurre egin zieten Bilbon altxamendu militarraren aldekoei, matxinadaren ezusteko lehen kolpean. CNTren Isaac Puente batailoian aritu zen gero, eta Durruti batailoiko tenientea zen 1937ko ekainaren 16an, matxinoek Basaurin (Bizkaia) preso hartu zutenean.

Sei urte egin zituen frankisten menpe: "Arrigorriaga, Galdakao eta Gasteizko espetxeetan lehenik", Miranda Ebroko kontzentrazio esparruan eta hainbat langile batailoitan segidan, 1939ko ekainean libre utzi zuten arte; hilabete eskas egin zuen libre, ordea, eta Miranda Ebrora bidali zuten atzera, eta handik diziplina batailoietara. Ordukoen berri eman zion Maria Servini epaileari abuztuaren 4an.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.