BILBO. Apirilaren 13an Vox alderdi ultraeskuindarrak Bilbon antolatutako ekitaldiaren aurka protesta egin zuten eragileek —Ernaik, Bilboko Mugimendu Feministak eta Sare Antifaxistak— elkartasuna adierazi diete orduan zaurituak edo atxilotuak izan zirenei, eta dei egin dute «irmo» erantzutera «edozein probokazio edo eraso faxistari».
Azken egunotan, albiste agentziek azaldu dute irailean egin behar zela protestetan atxiloturiko bost manifestarien kontrako epaiketa. Agerraldian, berriz, eragileek esan dute epaiketa ez dela irailean egingo «auzia oraindik instrukzio fasean dagoelako».
Faxismoari «irmo» erantzuteko deia egin dute Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu